XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kolokan dagoen aroa

Pubertadea da kolokan dagoen aroa, sensibilidade izugarria eskatzen duena eta arrisku ugariak barneratzen dituena, ondorioek (txarrak bezala onak) bizitza guztia iraun bait dezakete.

Haurtzaroan handiak izan nahi dugu, debekatzen zaizkigun gauza guztiak egin ahal izateko.

Handitan, berriz, hainbeste deskalabroen aurrean, haurtzarora itzuli nahi izaten dugu, kezkarik gabe eta lana egin beharrik gabe bizi ginen paradisu galdu hartara.

Pubertadean irekitzen da, ordurarte ongi itxia egon ondoren, heldutasunera daraman atea.

Zenbaitek kolpetan zeharkatzen du atea.

Beste norbaitzuk atzera egiten dute beldurrez.

Guk futbolean, zuhaitz puntetan eta formula unoko autoen aldizkariak harrapatzen igaro genuen pubertadea, eta berandu ezagutu genuen maitasuna.

Espinillagatik ezik pubertadea, eta horregatik gabiltza orain beti zalantzan, beti goibel, bizitza zerk sostengatzen duen antzeman ezinik, gaizki egindako untzi bat bezala.

Gaurko belaunaldiak beste sapientzia batez heltzen dira pubertadera gauzak bere nomaltasunean onartzen dituzte, seksuaren funtzionamendua erakutsi zaie, erabakiak hartzen ikasi dute eta gustatzen ez zaiena bazterrean uzten.

Baina jakituria horretaz at, aro honek badu sentipen sakonez gainezka dagoen beste osagai bat.

Maitasunaren lehen ziztadak goitik beheraino aztoratzen du gutxi arte ume bat zen pertsona hori.

Eta pertsona maiteagatik bizitza emateko prest egotea posibilitatzen duen aro bakarrenetakoa da pubertadea.

Horren ondoan ordurarte negatu zaion askatasun egarri izugarri bat ere somatzen da aro honetara heldu berria den honengan.

Bizitzen hasteko presaz eta irrikaz aurkitzen da ume ohia eta heldu lasterra.

Horregatik da beste edozein arotan baino arriskutsuagoa maitasun eta askatasunerako ate hori itxi mugatu edo aholkuz betetzea.

Gazteak ez du atzera egingo.

Gurasoen aurka hasiko da, etxetik aldegingo du edo bere burua botako du.

Bere behar afektiboak asetzeko eskubide osoa duela uste du gazteak eta arrazoia dauka eta hori lortzea izango da garrantzitsuena beste gauza guztien gainetik.

Elcheko 13 urteko neskatxa eta 11 urteko mutil batek egin duten bezala, gurasoek elkarrekin ibiltzen uzten ez zietelako. Amaiera zoriontsua izan du istorioak azkenean, aurkitu dituzte eta gauza konpondu da.

Tristeago izan da 13 urtetako mutil irlandar baten kasoa.

Bi urtetako ume bat erahil eta ondoren (Har?) eman seksualak izan zituen bere gorpuarekin.

Etxean giro txarra eta gurasoen istilu ugari jasandako mutila, bere pausoa alderantzizkoa izan da.

Maitasunera eta askatasunera joan ordez heriotzera eta reformatoriora zuzendu du bere burua.

Gurasoen debekutik gurasoen axolagabekeriara joan gara.

Biek sortzen dituzte ondorio txarrak eta pubertadean kolokan dagoen gaztea lehertu egiten da batzutan lehen kasuan bezala amaiera ona emateko abenturari, bestetan, bigarren kasua bezala amaiera txarra idatziaz bere bizitzaren istoriari.